Orioko Futbol Taldeak bi bilera informatibo deitu ditu hurrengo egunetarako, bat futbol federatuko jokalarientzat, eta bestea futbol eskolako gurasoentzat. Aurreneko bilera bihar, asteazkena, izango da, 19:00etan Ikastolaren DBHko eraikineko aretoan. Federatutako talde guztientzako bilera bakarra izango dela jakinarazi dute, eta bertan denboraldi berriari buruzko informazio orokorra emango dutela.
Futbol eskolako bilera ere ordu eta toki berean izango da hurrengo astean, hilaren 23an, ostegunarekin.
Bi bileretan denboraldi berriko antolakuntzaz, entrenamenduez, ordutegiez, egutegiez eta bestelako informazio garrantzitsuaz ariko dira arduradunak.
"Jokalari eta guraso guztien parte hartzea" eskatu dute, "oso garrantzitsua" delako klubarentzat.