Gizon bat hil da Orioko hondartzan

Erredakzioa

Orioko hondartza, artxiboko irudian. (Guka)

39 urteko gizon bat hil da gaur goizean Orioko Antilla hondartzan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, surflari talde batek atera du gizona uretatik, konorterik gabe, eta bihotz-biriketako geldialdian zegoen itsasertzera iristerako.

39 urteko gizon bat hil da gaur goizean Orioko Antilla hondartzan. Ertzaintzak zehaztu duenez, 10:00ak aldera itsasoan zegoen surflari talde batek atera du gizona uretatik, konorterik gabe, eta bihotz-biriketako geldialdian zegoen itsasertzera iristerako. Osasun langileek suspertzeko ahaleginak egin dituzten arren, ezin izan dute gizona salbatu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide