Zazpigarren Kalea eliza organikoak antolatuta, fede topaketa egingo dute asteburu honetan. Igande arratsaldean izango da saioa, hain zuzen, eta 17:00etan bilduko dira San Juan ermita kanpoan.
Jakinarazi dutenez, Bibliaren inguruko hausnarketak egingo dituzte, baita "bizitzako gai garrantzitsuez" hitz egin ere. Bestalde, hileko azken topaketa uztailaren 26an egingo dute, ordu eta leku berean. Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke.