Futbolean ere denontzako lekua dagoelako

Jokin Salsamendi 2026ko uztailaren 10a

Aritz Larburu, Adei Salsamendi eta Inhar Garcia oriotarrak, aurtengo Donosti Cup txapelketan. (utzitakoa)

Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa, eta aurreko urteetan bezala, Mendibeltz zelaian ari dira jokatzen lehen faseko zenbait partida. DAC kategoria inklusiboaren barruan, hain justu, Aritz Larburu, Adei Salsamendi eta Inhar Garcia oriotarrak ari dira lehiatzen, futbolean ere denentzako tokia dagoelako.

Aste honetan hasi da Donosti Cup 2026 futbol txapelketa, eta azken urteetan bezala, Orioko Mendibeltz futbol zelaian ari dira jokatzen lehen faseko zenbait partida. Astelehenetik larunbatera bitartean jokatuko dituzte neurketak han, Euskal Herriko eta nazioarteko zenbait taldek.

Hala, txapelketaren barruan, DAC (Donosti Authentics Cup) kategoria inklusiboan parte hartu duten 3 oriotarrak daude: Aritz Larburu Errealean, Adei Salsamendi Gipuzkoako selekzioan eta Inhar Garcia Atzegin. Bakoitzak talde ezberdinean jokatzen du, baina betiere kiroltasunez, futbolean ere denentzako tokia dagoelako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide