Porra

Igandean amaituko da aurtengo arraun porra egiteko epea

Erredakzioa

Herriko hiru talde dabiltza lehian aurtengo arraun denboraldian, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetuko dugu porran. Irabazleak Mirotzan bi lagunentzako otordua irabaziko du.

Aurten ere traineru denboraldiko arraun porra prestatu du Orio Gukak. Orioko taldeak Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetan ari dira lehian, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetu dugu porran.

Irabazleak sari ederra izango du zain: bi lagunentzako otordua Mirotzan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Porra egiteko epea igande eguerdian, 12:00etan, amaituko da.

Esteka honetan egin daiteke porra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide