60 aulki gehiagori lekua egiteko apal berria ezarri dute hondartzako kabinetan

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 9a

Orioko hondartza, airetik ikusita. (Orioko Udala)

Zozketa bidez banatuko dituzte plaza berri horiek, eta interesdunek uztailaren 12ra arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Udako hilabeteetan aulkiak, eguzkitako aterkiak edota surf taulak uzteko takilla eskaintzen du zerbitzuak, hain zuzen ere.

Orioko Udalak 60 bat aulki gehiagori lekua egiteko apal berria jarri du hondartzako kabinetan. Izan ere, ekainaren 15ean ireki ziren kabinak eta lehenengo egunean agortu ziren plaza guztiak, herritar asko zerbitzurik gabe utziz. Udako hilabeteetan aulkiak, eguzkitako aterkiak, paipoak, etzaulkiak eta surf taulak uzteko takilla eskaintzen du zerbitzuak, hain zuzen ere. 

Hala, zozketa bidez banatuko dituzte plaza berri horiek, eta interesdunek 943 83 55 65 zenbakira deitu dezakete zozketan parte hartzeko, baita infoturismoa@orio.eus helbidera idatzi edota Turismo Bulegora bertaratu ere, izen-abizenak, telefonoa eta e-posta zehaztuta. Izena emateko azken eguna uztailaren 12a izango da, igandearekin. 

Aurkeztutako herritar guztien artean zozketa egingo da astelehenean. Plaza libreak banatu ostean lekua geratuko balitz, aulki gehiago utzi ahal izango dira. Erabiltzaile bakoitzak, gehienez, bi gauza utzi ahal izango dituela ere gogoratu du udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide