Arraunetxeko apalen erabilera zerga ordaintzeko epea uztailaren 17ra arte luzatu dute

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 8a

Arraunetxe, kanpotik ikusita. (Orioko Udala)

Erreziboak helbideratuta dituzten herritarrei, berriz, uztailaren 24an kargatuko zaie ordainketa kontu korrontean, iaz egin zen moduan.

Orioko Udalak uztailaren 17ra arte luzatuko du Arraunetxeko hangarrean dauden apalen erabileragatiko zerga ordaintzeko borondatezko epea. Erakundeak jakitera eman duenez, 2026ko egutegi fiskalaren zehaztutako epea ekainaren 1etik uztailaren 3ra artekoa da, baina ontzien errolda osatzeko beharrezko informazioa uztailaren 1ean jaso zuen udalak.

Hori horrela izanda, borondatezko ordainketa epea bi astez luzatzea erabaki du. Erreziboak helbideratuta dituzten herritarrei, berriz, uztailaren 24an kargatuko zaie ordainketa kontu korrontean, iaz egin zen moduan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide