Orio Arraunketa Elkarteko bazkideek larunbat honetan eskuratu ahal izango dituzte elastiko berriak

Onintza Lete Arrieta

Orain urte batzuk, kamiseta banaketa Herriko Plazan egin zuten eguneko irudian, bazkideak ilaran. (Utzitakoa)

Abeslari kalean, goxoki denda izandakoaren lokalean banatuko dituzte kamisetak, eta arropa ere hantxe egongo da salgai, baita zozketarako txartelak ere. 

Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi du larunbat honetan, uztailaren 11n, banatuko dizkiela klubeko bazkideei aurtengo elastiko berriak. 09:00etatik 13:00etara edukiko dute kamisetak jasotzeko aukera Abeslari kalean, Olatu goxoki denda egon zen lokalean (Arkaitz tabernaren parean). 

Bazkideentzako elastikoak ez ezik, herritar guztientzako arropa eskaintza zabala ere hantxe edukiko dute, baita zozketarako txartelak ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide