Orioko Futbol Taldeak urteko batzar nagusia egingo du astelehenean

Onintza Lete Arrieta

Orioko klubeko futbol taldeak, airetik. (Orioko FT)

Landuko dituzten gaien artean daude joan den denboraldiko balantzea aurkeztea, denboraldi berriko aurrekontua proposatzea eta instalazioen hobekuntzen berri ematea. 

Orioko Futbol Taldeak batzar nagusi orokorra egingo du datorren astelehenean, hilaren 13an. Mendibeltz futbol zelaiko areto nagusian izango da bilkura, 19:30ean hasita, eta bazkideei parte hartzeko eskatu die, haien iritzia "funtsezkoa" baita klubarentzat. Bazkide txartela eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute, bestalde. 

Klubeko zuzendaritzak bost puntuko gai zerrenda aurkeztuko du. Aurrena, 2025-2026 denboraldiko balantzearen berri emango du; gero, 2026-2027denboraldiko aurrekontua proposatuko du; eta kirol proiektuaren berri emango du segidan, baita instalazioen hobekuntzei buruzko informazioa ere; amaitzeko, berriz, galderak eta eskaerak egiteko aukera izango dute bazkideek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide