Dominarik gabe iritsi da Orio Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketatik

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 6a

Orio Arraunketa Elkarteko ordezkariak, Sevillan, Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan parte hartzen. (utzitakoa)

Sevillan lehiatu dira asteburuan Orio Arraunketa Elkarteko ordezkariak, Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Klubak guztira 10 ontzi aurkeztu ditu hitzordura, baina dominarik gabe itzuli da etxera. 

Orio Arraunketa Elkartea (OAE) esku hutsik itzuli da etxera asteburuan Sevillan jokatutako Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketatik. Hain zuzen ere, klubeko infantilak nahiz beteranoak ostiraletik igandera bitartean izan dira lehian, estatuko 62 arraun elkarteen artean.

Oraingo honetan oriotarrak dominarik gabe itzuli diren arren, azpimarratzekoa da aurkeztutako 10 ontzietatik bi A finalera sailkatu direla, eta beste lau ontzi, berriz, B finalera. Hori ez ezik, nabarmendu beharra dago OAEk aurten sei domina lortu dituela estatu mailako aulki mugikorreko hitzorduetan, hala nola urre bat, hiru zilar eta bi brontze. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide