Axi Sarasolak irabazi du Etxeluze gaztetxearen bikoizketa lehiaketa

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 3a

Hamar lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta epaimahaiarentzat Sarasolaren Xabala bideoa izan da onena. Ikusleen saria, berriz, Enara Etxeberriak, Leire Iturraldek eta Ekiñe Mirallesek jaso dute Meeeee izeneko bideoarekin. 

Etxeluze gaztetxean atzo arratsaldean egin zuten bikoizketa lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Hamar lan aurkeztu dituzte txapelketara, eta denak proiektatu zituzten. Izan ere, sarietako bat ikusleek eman zuten. Meeeee izeneko lana gustatu zitzaien gehien bertan bildutakoei. Enara Etxeberria, Leire Iturralde eta Ekiñe Miralles izan dira egileak, eta ahuntzak eta gaztetxea bera dira protagonistak. 

Epaimahaiak, berriz, aukeratuta zeukan lan irabazlea. Axi Sarasolaren Xabala lana izan da onena haientzat. Bideoan Iker Zabala Orio Arraunketa Elkarteko gizonen entrenatzailea ageri da, prentsaurrekoa ematen. 

Bideo guztiak ikusgai daude Etxeluzeren sare sozialetan. 

Proiekzioen ondoren pintxoak eskaini zituzten, eta DJ ikastaroan parte hartu duten ikasleak aritu ziren zuzeneko musika eskaintzen. 

(Argazkiak: Etxeluze gaztetxea)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide