Taldekako bertso txapelketa antolatu du Errikotxiak uztailaren 18rako

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 2a

Orotara 12 bertsolari ariko dira lehian, lau taldetan banatuta.

Egun osoko egitaraua antolatu du Orioko bertso eskolak hitzordu horren bueltan. Eguerdian hasiko dira lehenengo kanporaketak, eta orotara, 12 bertsolari ariko dira lehian lau taldetan banatuta. Bazkaria ere egingo dute Sukian, eta izena emateko azken eguna uztailaren 5a izango da.

Urte batzuetako etenaldiaren ostean, Errikotxia bertso eskolak taldekako bertsolaritza txapelketa antolatu du uztailaren 18rako, larunbatarekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute hitzordu horren bueltan, eta orotara, 12 bertsolari ariko dira lehian, lau taldetan banatuta. Aurten, berrikuntza gisa, 12-14 urte bitarteko bertsolari gaztetxoek ere parte hartuko dute lehiaketan, eta emanaldi bereziak ere izango dira egunean zehar.

Eguerdiko 12:00etan ekingo diote lehenengo kanporaketari, Herriko Plazan, eta ondoren, elkarrekin bazkalduko dute Sukia jatetxean. Sabela bete ostean, bigarren kanporaketa egingo dute jatetxean bertan. Bazkarira animatu nahi duten herritarrek, igande hau izango dute izena emateko azken eguna.

Iluntzeko 20:30 aldera, final handia iritsiko da. Endaia plazan izango da azken bertso saio hori, zehazki. Eta egunari amaiera emateko, erromeria izango da trikitilarien laguntzarekin. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide