Palestinaren alde elkarretaratzera deitu dute biharko, Herriko Plazan

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 2a

Palestina-Orio taldearen lehen ekitaldia, Herriko Plazan. (Julene Sorarrain)

Palestina-Orio mugimenduak deitu du protestara, aurreko aldietan bezala. Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute.

Bihar, ostirala, Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute iluntzean Herriko Plazan. Palestina-Orio taldeak deitu du protestara, aurreko aldietan bezala, eta 19:30erako jarri dute hitzordua.

Palestinako herriaren eta palestinarren eskubideak aldarrikatuko dituzte elkarretaratzean parte hartzen duten herritarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide