VI. Mola Market azoka egingo dute igande honetan hondartzako pasealekuan

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 2a

Herriko dendari bat, aurreko urte bateko Mola Market azokan. (Guka)

Mola Mola txiringitoko arduradunek seigarrenez antolatu dute festa giroko azoka. 40 postu baino gehiago egongo direla iragarri dute, eta yoga nahiz magia saioa ere eskainiko dituztela, baita zuzeneko musika ere. 

VI. Mola Market azoka iragarri dute igande honetarako hondartzako Mola Mola txiringitoko arduradunek. Postuak hondartzako pasealekuan jarriko dituzte, 40 baino gehiago denera, eta horrez gain magia ikuskizuna eta yoga saioa eskainiko dituztela jakinarazi dute. 

Gainera, zuzeneko musika eta DJen emanaldia ere izango dira, egun osoa iraungo duen azokaren barruan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide