Aurten ere haur saharar batek Orion igaroko du uda

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 30a

Gaur eguerdian iritsi dira haur sahararrak Zarautzera, eta haien harrera familiekin elkartu dira. (Saharautz)

Saharautz elkartearen bitartez, Zarauzko, Getariako eta Orioko familietan pasatuko dituzte datozen bi hilabeteak Tindufeko kanpalekuetan bizi diren haurrek.

Oporrak Bakean programaren barruan, gaur eguerdian iritsi dira Zarautzera Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haur saharrak. Aurten, sei izan dira Saharautz elkartearen bitartez udako oporrak pasatzera eskualdera etorri direnak: horietako lauek Zarautzen pasatuko dute sasoia, eta beste biek Getarian eta Orion.

Protokolo arazoen ondorioz, iaz asko atzeratu zen haurren etorrera, eta haien egonaldia laburragoa izan zela gogoratu dute Saharautz elkateko kideek. "Aurten, zorionez, dena aurreikusi bezala hasi da. Orain haurrek eta familiek bi hilabete dituzte esperientzia trinko eta aberasgarri hau gozatzeko", gaineratu dute.

Elkarteak eskerrak eman dizkie Zarauzko, Getariako eta Orioko udalei haiengatik jasotako laguntzagatik, eta bereziki harrera familien inplikazioa aitortu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide