Etzi erakutsiko dituzte bikoizketa lehiaketako lanak, Gaztetxean

Onintza Lete Arrieta

Pertsona bat kantuan poto batekin. (Pixabay)

Proiekzioen ondoren sari banaketa egingo dute, eta segidan, pintxoak banatuko dituzte, DJ ikastaroko ikasleek musika jartzen duten bitartean. 

Etxeluze gaztetxeak hamasei urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko bikoizketa lehiaketa antolatu du. Izena emateko epea amaituta, aste honetan, ostegunean, uztailak 2, egingo dute sari banaketa ekitaldia gaztetxean bertan, 19:00etan hasita.

Aurrena lehiaketara aurkeztutako bideo guztiak erakutsiko dituzte, eta ondoren sariak banatuko dituzte; tartean, denen artean publikoaren saria erabakiko dute. Proiekzioaren ondoren, Pintxo-Pintxa egingo dute: hau da, pintxoak eskainiko dituzte, "DJ ikastaroko ikasleek giroa goxatzen duten bitartean". 

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten herritarrei. Bi aukera egon dira lehiaketan parte hartzeko: Gaztetxekoek beraiek aukeratutako bideoari ahotsa jartzea, edo norberak aukeratzea bideoa. Hori bai, bietan umorea erabiltzea izango da gakoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide