Gipuzkoako, Bizkaiko, Kantabriako (Espainia) eta Kataluniako 25 taldetako 300 arraunlaritik gora aritu dira lehian, Badok 13 Orio beteranoen arraun elkarteak antolatutako XI. Jakes Landa eta III. Edu Mugertza oroimenezkoan. 14:30ean hasita, erlojupeko eran gauzatu dute proba errioan, eta etxekoak izan dira nagusi; Badok 13 taldea, hain zuzen ere. Denboraldi bikaina egiten ari dira Orioko beteranoak, eta gaur herrian lortu duten garaipena da horren adibiderik onena.
3.500 metroko estropada eremuan lehiatu dute parte hartzaileek, eta 875 metroko lau luze eta hiru ziaboga egin dituzte. Eremua bi kaleetan banatu dute eta binakako ontzietan jokatu dute proba.
Proba amaitu ondoren, Badok 13ko kideek errioan bertan astindu dute irabazitako bandera. Gainerako sariak, berriz, Arraunetxeko aretoan banatu dituzte, kirolariek indarrak berreskuratzeko mokadutxoa egin duten bitartean.