Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute gaur presoen eskubideen alde

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 26a

Presoen aldeko elkarretaratze bat.

Ohi bezala, Herriko Plazan izango da kontzentrazioa, 19:45ean hasita, Orioko Sarek antolatuta.

Hilak 26 da gaur, ekaineko azken ostirala, eta ohi bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute, Orioko Sarek deituta.

Hori horrela, bilkura egingo dute Herriko Plazan, 19:45ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide