Arkupek 50 euroko sei erosketa bonu zozkatuko ditu aste honetan

Julene Sorarrain

Arkuperen kanpainako txartelak, herriko saltoki batean. (Onintza Lete Arrieta)

Larunbatera arte, herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek txartel bat jasoko dute, eta unean jakingo dute sariren bat lortu duten ala ez. Sarien artean, 50 euroko sei bonu, kantinplorak edota toallak zozkatuko dituzte.

Arkupe merkataritza eta ostalarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan aste honetan. Hain justu, ekainaren 27ra arte, herritarren erosketek saria izango dute. Herriko saltokietan erosketak egiten dituztenek txartel bat jasoko dute. Txartela ireki eta unean bertan jakingo dute saria lortu duten ala ez: 50 euroko 6 erosketa bonu banatuko dituzte, baita bestelako sariak ere: kantinplorak eta toallak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide