Asteburu bikaina Orioko Bate Bizkorrentzat

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 24a

Fenix eta Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeetako jokalariak, igandeko partidan, Mendibeltzen. (OBB)

Oriotarrek Ohorezko Mailako Sofbol Liga Nazionalaren azken faseko bigarren jardunaldia jokatu zuen pasa den asteburuan, etxean, Valentziako Fenix taldearen aurka, eta bitik bi partida irabazi zituzten. Hirugarren jardunaldia datorren igandean izango dute, Dridma Rivas taldearen aurka. 

Orioko Bate Bizkorrak (OBB) sofbol taldeak Ohorezko Mailako Sofbol Liga Nazionalaren azken faseko bigarren jardunaldia jokatu zuen pasa den asteburuan, etxean, Valentziako (Herrialde Katalanak) Fenix taldearen aurka, eta bitik bi partida irabazi zituen. Lehenengo partidako markagailua Fenixek estreinatu zuen lehen sarreran, baina OBBk berehala konpentsatu zuen, sarrera horretan bertan markagailua berdinduz. Partidak aurrera egin ahala, OBBk inning lasterketa pare bat egiten jarraitu zuen, eta taldearen defentsari eta Sara Loidik pitcherrean egindako lanari esker, oriotarrek, zazpigarren sarreran, 1-3ko emaitzarekin itxi zuten partida.

Bigarren partida modu berean hasi zen, lehen sarreran 1-1 emaitzarekin markagailua estreinatuz, baina oso modu ezberdinean garatu zen: OBB bere aldeko lasterketak egiten joan zen inningaren atzetik, partida osoan zehar nagusitasuna erakutsiz. Hala ere, partidako azken bi sarreretan, valentziarrek indar guztia atera zuten eta lasterketa ugaritan parte hartu zuten. Hala ere, oriotarrek ondo aprobetxatu zuten azken erasoa eta Aroa Faroren hit batekin amaituz, garaipenera eskuratu zuten.

Taldeak Lidia Barrerasek lehen partidan saskiratutako lasterketa guztiak nabarmendu ditu, baita Estibaliz Alvarez partidako bateatzaile garrantzitsuenetako baten lana ere. Halaber, Sara Loidi, Aroa Faro eta Igone Etxeberria pitcherrek egindako lana ere azpimarratu du taldeak. Ekainaren 28an, igandearekin, hirugarren jardunaldia jokatuko dute Dridma Rivas KAE taldearen aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide