Maria Cobo oriotarrak irabazi du Hernaniko Azeri Bila herri lasterketa

Julene Sorarrain

Maria Cobo oriotarra, XXIV. Azeri Bila lasterketako helmuga zeharkatzen. (Kronika)

Oriotarrak 39 minututan burutu du Hernani eta Astigarraga arteko 10 kilometroko ibilbidea, eta lehen postua eskuratu du emakumeen kategorian.

Maria Cobok pasa den larunbatean jokatu den XXIV. Azeri Bila herri lasterketa irabazi du emakume beteranoen kategorian. Hain zuzen ere, oriotarrak 39 minutu eta 20 segundotan burutu du Gipuzkoako Hernani eta Astigarraga herrien arteko 10 kilometroko ibilbidea. Ane Arruti eta Aitziber Martin urnietarrek osatu dute podiuma harekin batera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide