Ospeleko alebinek Gipuzkoako bi final jokatuko dituzte gaur eta bihar

Onintza Lete Arrieta

Esku bat pilotarekin.

Aimar Rezabal eta Ganix Brit eskuzko alebin bikoteak Gipuzkoako Udaberri txapelketako 1. mailako finala jokatuko dute gaur 19:00etan Aretxabaletan, eta Ane Sagastibeltzak Gipuzkoako taldekako alebinen paletako finala jokatuko du EPLE, Oiangu eta Zumaiako pilotari bana taldekide dituela, bihar goizean, Zumaian. 

Ospele pilota elkarteko pilotari gazteek Gipuzkoako bi final jokatuko dituzte datozen orduetan. Batetik, Aimar Rezabal eta Ganix Brit eskuzko alebin bikoteak Gipuzkoako Udaberri txapelketako lehenengo mailako finala jokatuko dute gaur bertan 19:00etan, Aretxabaletan, Iturrigorri pilotalekuan. Tolosako Ardibide-Eskudero bikotea izango dute aurkari.

Ane Sagastibeltzak, berriz, Gipuzkoako taldekako alebinen paletako finala jokatuko du bihar 10:00etan Zumaian Aitzuri pilotalekuan. Unsuain (EPLE), Arrieta (Oiangu) eta Rodriguez (Zumaia) taldekide dituela ariko da, Alkorta (Zumaia) eta Astiazaranek (Ilunpe) osatutako bikotearen aurka. Molle Pelle pilota txikiarekin arituko da Sagastibeltza. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide