Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleak joan den ostiraletik aritu dira ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzen, eta atzo izan zuten azken eguna. Dantzako ikasleek, esaterako, Karela kiroldegian eskaini zuten saioa senitartekoen aurrean. 17:00etan hasi zen Ander Errastiren ikasleen emanaldia.
Hemeretzi dantza eta koreografia eskaini zituzten guztira, bina talde bakoitzak. Azken biak denek elkarrekin egin zituzten, eta Hanka Punttetan dantzarekin amaitu zen ekitaldia. Txikienetik zaharrenera eskaini zituzten koreografiak eta dantzak, "herritarrek ikasleen eboluzioa ikusteko".
Ondoren, Kultur Etxearen kanpoaldean biolineko ikasleek eskainitako kontzertuarekin, berriz, amaitu da ikasturtea.
Argazkietan, atzoko bi emanaldietako argazkiak, eta baita aste osoan egindako saioetakoak ere.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea eta Danbolin)