Herritarren Arreta Zerbitzuko administraria kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Orioko Udalak. Aldi baterako kontratua izango da, oposizio lehiaketa ebatzi bitartean. Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo da eta, lanpostua betetzea premiazkoa denez, hautagaiek hiru eguneko epea izango dute izena emateko, ostiral honetara arte.
Eskaintzaren kodea 162026006557 da, eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri. Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan.
Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.
Izena emateko betekizunen artean daude, Batxilergoa edo ikasketa baliokideak izatea eta euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna izatea. Deialdiaren oinarriak esteka honetan daude kontsultagai.