Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleak hasi dira ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzen. Ostiralean egin zuten aurrenako saioa, eta kantuko ikasleak igo ziren Salatxo aretoko oholtzara. Atzo, berriz, tronpeta eta flautakoak aritu ziren aurrena, eta gero, klarinete, saxofoi eta perkusiokoak. Emanaldi guztiak Kultur Etxean izango dira, dantzakoen saioa izan ezik.
Gaur ere bi kontzertu eskainiko dituzte, bat 17:30ean, eta bestea 19:00etan. Trikitixa eta pandero entzunaldia izango da aurrena, eta pianokoa, gero.
Bihar, asteazkena, 17:00etan hasiko da aurreneko saioa; eskusoinu eta txistuko emanaldia izango da. 18:30ean, berriz, gitarra emanaldia izango da.
Ostegunean eskainiko dituzte azken bi emanaldiak, horietako bat Karela kiroldegian. Izan ere, dantzako ikasleen saioa egingo dute han, 17:00etan hasita. Soka taldeak, berriz, 19:30ean eskainiko du kontzertua, Kultur Etxe atzeko plazan (euririk ez bada).