Hannoverren jokatutako 4 Nazio eskubaloi txapelketa irabazi du Libe Arruabarrenak

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 14a

Libe Arruabarrena, juniorren Espainiako selekzioarekin, Alemanian jokatutako 4 Nazio txapelketan. (utzitakoa)

Juniorren Espainiako selekzioarekin lehiatu da jokalari oriotarra, eta hiru garaipen eskuratu dituzte bertan, Frantziaren, Portugalen eta Alemaniaren aurka. Ekainaren 18an berriz elkartuko dira selekzioko jokalariak, Munduko Txapelketa prestatzen jarraitzeko.

Hiru garaipen eskuratuta, Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotarrak 4 Nazio txapelketa irabazi du, juniorren Espainiako selekzioarekin batera. Alemaniako Hannover hirian jokatu dute txapelketa, hain justu. Lehenengo partida Frantziaren aurka irabazi zuten, bigarrena Portugalen aurka eta azkena, berriz, Alemaniaren aurka. 

Ekainaren 18an berriz elkartuko dira selekzioko jokalariak Munduko Txapelketa prestatzen jarraitzeko. Ekainaren 25etik uztailaren 5era iraungo du horrek, Txinan. Aurreko urteetan ere deitu dute Arruabarrena selekzio horretara; iaz, esaterako, Europako Txapelketa jokatu zuten, eta Munduko Txapelketan ere parte hartutakoa da oriotarra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide