Jurgi Ekiza musikari lapurtarrak kontzertua emango du bihar, ostirala, 20:00etan zimitorioan. Ekiza izen artistikoarekin aritzen da bakarka Jurgi Ekiza, Willis Drummond taldeko abeslari, gitarra-jotzaile eta letragilea.
2004an sortu zuen Willis Drummond taldea Xan Bidegain, Rafa Rodrigo eta Felix Buff musikagileekin. Talde horrekin egindako bideaz gain, bestelako proiektuetan ere parte hartu du Ekizak: Era Batera egitasmoan aritu izan da, besteak beste, eta hainbat kolaborazio egin ditu euskal musikako sortzaile eta taldeekin.
Horrekin batera, bakarkako bidea ere landu du azken urteetan, eta 2025ean kaleratu zuen Argitzala, bere bakarkako lan berria, eta disko horretako kantak joko ditu bihar, formatu intimoago batean.