Aurtengo udan ere udalak txu-txu zerbitzua eskainiko du herrigunea eta hondartza lotzeko. Datorren astelehenean hasi, eta abuztuaren 31ra arte erabili ahalko da, egunero, goizetan 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldeetan,16:00etatik 20:30era. Ikastola pareko plazatik hasi eta hondartzara joango da, eta handik egingo du itzulera, Bikamiotan geldialdi bat eginda.
Uda osorako bonuak Turismo Bulegoan daude salgai 10 euroan, eta ekainaren 29tik aurrera ere eskuratu ahalko dira, baina 20 euro balioko dute orduan.
Txartelak solte ere erostea egongo da trenean bertan, Turismo Bulegoan eta kanpinean, euro batean. Bidaia bat egiteko eskubidea emango du horrek, alegia, hondartzatik herrira edo herritik hondartzarako tartea egitekoa.
Horrez gainera, hamabost joaneko bonuak ere egongo dira salgai, 10 euroan.
3 urtez azpiko haurrek doan bidaiatu ahalko dute.