Oiartzungo Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko hirugarren mailako finala jokatu zuten igandean Zigor Esoain oriotarrak eta Oier Izeta aiarrak Argote-Bereziartua bikotearen kontra gomazko paletan, eta garaipena esku-eskura izan zuten, bost tantorengatik ez baitzuten txapela jantzi. 25-20 galdu bai, baina "partida txukuna eginda, gustura" gelditu zirela azaldu du Aiako Pala Taldeko bikoteak.
Ez daude geldi egoteko, datorren astetik aurrera Loiolako Txapelketa jokatuko dutelako, eta ekain amaieran eta uztailean, berriz, Aiako Txapelketan lehiatuko direlako. Irailean, berriz, Gipuzkoako Txapelketako hitzorduari helduko diote.