Orio Arraunketa Elkarteko (OAE) arraunlari gazteek ere maila bikaina erakutsi dute asteburuan, Legution (Araba) jokatutako jardunaldian. Hain justu, Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketetan parte hartu dute klubak aurkeztutako 28 ontziek, baina horietatik soilik 24 jardun dira lehian; izan ere, lau ontzi txapelketatik kanpo jardun dira, txapelketa osatzeko ontzi minimorik osatu ez delako.
Hori horrela, OEAk guztira 16 domina lortu ditu asteburuan, hala nola, bost urre, bost zilar eta sei brontze. Hemen ikusi daitezke sailkapen guztiak.