Gipuzkoako Elikagai Bankurako produktuen bilketa egiten ari dira

Intza Trula

Boluntario bat Orioko Eroskin, Elikagaien Bankurako produktuak biltzen. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko Eroskin egin daitezke donazioak, 21:00ak arte. Atzo ere bertan egon ziren boluntarioak, herritarrek emandako produktuak jaso eta antolatzen.

Hainbat boluntario produktuak biltzen ari dira Orioko Eroskin, eta jasotako guztia Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango diote. Adierazi duten moduan, gaur 21:00ak arte izango dute postua bertan, lagundu nahi duen orok produktuak utz ditzan.

Askotariko produktuak eman daitezke bertan, hala nola honako lekaleak, pasta, arroza, arrain kontserbak eta pixoihalak. Boluntarioek bigarren eguna dute gaur Eroskin; izan ere, atzo hasi zuten bilketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide