Auto ilarak eragin ditu AP-8 autobidean Orio parean izandako istripuak

Erredakzioa

Auto istripua izan da gaur arratsaldean AP-8 autobidean Orio parean, Irungo noranzkoan. Auto ilarak eragin ditu gertaerak.

Auto pilaketak ari dira izaten AP-8 autobidean, Orio parean, arratsaldean izandako auto istripu baten ondorioz. Irungo noranzkoan izan da istripua eta gertaera dela eta, autoak N-634 errepidetik desbideratu dituzte. Minutuak aurrera egin ahala, ordea, erreietako bat zabaldu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide