Ganbara sormen tailerrek laugarren denboraldia hasiko dute irailean. 2026-2027 ikasturterako tailerrak prest dituzte, eta izena emateko epea zabaldu dute. Horretarako, 652 702 237 zenbakira deitu daiteke, edo mezua idatzi ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera.
Informazioa eskuratu nahi duenak ere horretarako aukera izango du goian aipatutako telefonora edo korreo elektronikora mezua bidalita.
Tailerrak astearte eta ostegun arratsaldeetan emango dituzte. LHkoentzat arteterapia, arte plastikoa eta gorputz adierazpen tailerrak antolatu dituzte, eta DBHkoentzat, berriz, arteterapia, moda jasangarria eta ikus-entzunezko tailerrak.
Egutegi zehatza honakoa da:
Astearteak:
- 17:00-18:30. Arteterapia (LH eta DBH)
- 19:00-20:30. Moda jasangarria eta ikus-entzunezkoak (DBH)
Ostegunak:
- 17:00-18:30. Arte plastikoak eta gorputz adierazpena (LH)