Orio Arraunketa Elkarteak aulki mugikorra probatzeko saioak antolatu ditu beteranoentzat

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 6a

Orioko arraunlariak, aulki mugikorrean. (JJ Portos)

Saioak ekainak 9, 12, 16, 19, 23 eta 26 egunetan eskainiko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta, aulki mugikorra probatzeko aukera izango dute beteranoek hilabete honetan. Saioak ekainak 9, 12, 16, 19, 23 eta 26 egunetan eskainiko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Parte hartzeko edota informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek 647 642 121 zenbakira deitu dezakete. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide