Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du aurten noiz ospatuko duen klubaren eguna: ekainaren 20an izango da, larunbatarekin. Frontoiaren faltan, Orioko Herri Ikastolako pergolan egingo dituzte bazkaria eta sari banaketa. Arratsaldean kalera aterako dira, Joselontxos txarangarekin kalejira egiteko, eta gauean, berriz, pergolara itzuliko dira, Indate DJak musika saioa eskainiko baitu bertan.
Txosna ere jarriko duela jakinarazi du klubak.
Egitaraua:
- 14:00. Klubeko bazkaria, pergolan.
- 16:00. Sari banaketa eta aitortza.
- 18:30. Joselontxos txarangarekin kalejira. Geldialdiak egingo dituzte Errusta, Mirotza eta K2 tabernetan.
- 22:30. Indate DJa, pergolan.
Iaz klubaren eguna berezia izan zen, seniorren bi taldeak mailaz igo zirelako denboraldi bikaina burututa. Aurten Gorengo Mailan lehiatu dira, eta biek lortu dute mailari eustea, gizonezkoek azken momentura arte borrokatu behar izan duten arren. Iaz bezala, aurten ere merezitako ospakizuna egingo dute, beraz, hilaren 20an.