Ganbara sormen tailerrekoek erakusketa irekia egingo dute herritar guztientzat

Onintza Lete Arrieta

Ganbara sormen tailerreko saio bat.

Haur eta gazteen lanak jarriko dituzte ikusgai ekainaren 11n Salatxo aretoan. Sormen txokoa egongo da eta askaria egingo dute. Hurrengo ikasturteari buruzko informazioa ere banatuko dute. 

Erakusketa bizia izeneko saioa antolatu dute Ganbara sormen tailerreko kideek ekainaren 11rako, ostegunarekin. Batetik, haur eta gazteen lanak jarriko dituzte ikusgai Salatxo aretoan, eta horrez gain, sormen txokoa egongo da, eta askaria, bertaratzen direnentzat. Izan ere, herritar orori irekitako ekitaldia izango da. 

Hitzordua 17:30etik 19:00etara da, eta Intza Alkain aktoreak aurkeztuko du saioa. 

Hurrengo ikasturteari buruzko informazioa ere emango dute ekitaldi horretan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide