Astelehenean hasi zen udako TAO denboraldia Orion, eta irailaren 15era arte egongo da martxan. Astelehenetik igandera egongo da erregulatuta herrian aparkatzeko sistema, 10:00etatik 20:00etara. Bertakoentzat gordetako guneek ez dute epemugarik izango, zuriz margotuta egongo dira eta aparkatzeko udal txartela eduki beharko da. Anibarko Portuan, Estropalari-Bikamiotan, Ibai Ondo pasealekuan, Erribera kalean, Balea kalean, Palota kalean, autobide azpiko ibilgailu luzeen aparkalekuan, Pelotari kalean eta Alde Zaharrean egongo dira.
Errotazio handiko gunean, moilan, gehienez 15 minutuz aparkatzeko aukera izango da, eta ez da tiketik beharko. Urdinez margotuta egongo dira.
Aldi baterako aparkalekuetan, Eusko Gudarien kalean, Arrantzale kalean, Abeslari kalean eta Ibai-Ondo kalean, gehienez 90 minutuz aparkatzeko aukera izango da. Lehen ordu erdia doanik izango da, eta ondoren 0,5 euro ordaindu beharko dute bertakoek eta euro bat kanpokoek. Astelehenetik larunbatera egongo da erregulatuta; astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara. Aparkalekuak urdinez margotuta egongo dira.
Egonaldi luzeko guneetan ez da denbora mugarik izango, eta astelehenetik igandera egongo da erregulatuta, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Udal Txartela dutenek tiketik gabe aparkatzeko aukera izango dute; gainontzekoek, berriz, tiketarekin egin beharko dute. Hondartzako, Abaromendiko, autobide azpiko eta Muntoko aparkalekuek urdinez margotutako zatiak izango dituzte.