Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Herriko Plazan

Julene Sorarrain

Herritarrak martxoan Palestinaren alde egindako elkarretaratzean. (utzitakoa)

Palestina-Orio mugimenduak deitu du protestara, aurreko aldietan bezala. Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute.

Bihar, ostirala, Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute iluntzean Herriko Plazan. Palestina-Orio taldeak deitu du protestara, aurreko aldietan bezala, eta 19:30erako jarri dute hitzordua.

Palestinako herriaren eta palestinarren eskubideak aldarrikatuko dituzte elkarretaratzean parte hartzen duten herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide