Britney Coone oriotarrak ere eskubaloiko juniorren Munduko Txapelketa jokatuko du

Onintza Lete Arrieta

Britney Coone, artxiboko irudian, eskubaloi partida batean. (Utzitakoa)

Ameriketako Estatu Batuetako selekzioarekin jokatuko du txapelketa, Txinan, ekain amaieran. Aurrez, 4 Nazio txapelketa jokatuko du selekzioarekin Alemanian. Libe Arruabarrenak ere jokatuko du Munduko Txapelketa, Espainiako selekzioarekin. 

Libe Arruabarrena ez da oriotar bakarra izango eskubaloiko juniorren Munduko Txapelketa jokatuko duena ekainaren amaieran, Txinan. Izan ere, Britney Coone oriotarra ere txapelketa horretan lehiatuko da. Hori bai, ez dira talde berean ariko, Arruabarrenak Espainiako selekzioarekin parte hartuko duelako, eta Coone-k, berriz, Amerikako Estatu Batuetakoarekin. Izan ere, hango nazionalitatea du. 

Biak dira Orio Eragin klubean hasitako eta hazitako jokalariak. Arruabarrena Beti Onak taldean dabil gaur egun, eta Coone, berriz, Estatu Batuetan ari da ikasten, eta hango unibertsitate bateko eskubaloi taldean dabil. 

Arruabarrena atzo hasi zen Munduko Txaplketarako entrenatzen, Elxen (Herrialde Katalanak). Ekainaren 9ra arte egongo dira han, eta jarraian, 4 Nazio txapelketa jokatuko dute Alemanian, ekainaren 9tik 13ra. Alemanian izango da Coone ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide