Orioko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez, herritarrek odola emateko aukera izango dute aste honetan. Hain justu, odol ateraldia egingo dute ostiralean, hilaren 5ean, 16:30etik 20:30era. Oraingoan ere Orioko Herri Ikastolaren DBHko eraikinera joan beharko dute odola eman nahi dutenek.
Ez da beharrezkoa aurrez ordua hartzea, baina lehentasuna izango dute ordua hartuta joaten direnek. Horretarako bi bide daude: online, gotatanta.eus webgunean izena emanda, edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.
Elkarteak herritar guztiak animatu ditu elkartasun ekintza horretan parte hartzera.