Danbolin musika eta dantza eskolak ateak irekiko ditu ekainaren 5ean eta 12an, biak ostiralak. Egun horietan, herritarrek aukera izango dute eskola hobeto ezagutzeko eta datorren ikasturteko eskaintzaren berri jakiteko. Gainera, egunotan banatu da etxez etxe 2025-2026 ikasturteko informazioa biltzen duen eskuorria, eta Danbolinen orrialdean ere kontsultatu daitezke egutegiaren, matrikularen eta eskaintzaren inguruko zehaztasunak.
Ate irekietako egunetan bertaratzen direnek, eskolaren ikasketa planaren berri jasoko dute eta zalantzak argitzeko aukera izango dute. Bisitak honela antolatu dituzte:
- Ekainaren 5ean, ostirala, 17:00etan: 2020an eta 2021an jaiotako haurren gurasoentzat.
- Ekainaren 12an, ostirala, 18:00etan: 2019an edo aurretik jaiotako edonorentzat.
- Ekainaren 12an, ostirala, 17:00etan: 2022an jaiotakoentzat (guraso eta haurrak).
Saio praktikoei buruz informatu nahi izanez gero, Danbolinekin harremanetan jarri daiteke 943-83 37 27 zenbakira deituta.