Maria Zaldua, Espainiako ligako txapeldun Rocasa Gran Canaria taldearekin

Onintza Lete Arrieta

Rocasa Gran Canaria taldeko jokalariak, pozarren, atzo etxean ligako titulua eskuratu berritan. (Rocasa)

Oriotarrak eta bere taldeak menpean hartu dute Bera Bera atzo jokatutako bigarren neurketan ere, eta ligako titulua bereganatu dute. 

Maria Zaldua oriotarra eskubaloiko ligako txapeldun da, atzo bigarrenez Bera Bera menpean hartu baitzuen Rocasa Gran Canaria taldeak 26-23 emaitzarekin. Asteazkenean jokatu zuten aurreneko partida, eta hura ere kanariarrek irabazi zuten, 19-23. 

Zalduaren taldeak bigarrenez irabazi du liga; orain zazpi urte lortu zuten aurrenekoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide