Astelehenetik aurrera moilako errepidearen erraietako bat itxita egongo da ibilgailuentzat, eta ezingo da bide hori erabili herrigunetik irteteko; Txanka hondartzatik irten beharko dute herritik. Aurreikuspenen arabera, itxialdiak hiru asteko iraupena izango du, ekainaren 21era arte. Eusko Jaurlaritzaren Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak apirilean hasi zituen moila indartzeko lanak, eta astelehenean, ekainak 1, piloteak jartzen hasiko dira, egitura sendotzeko.
Trafiko aldaketak zabor bilketan ere izango du eragina, izan ere, zabor kamioiak ezingo du Kaia kaleko zabor gunea bildu eta bertan itzulia egin. Hori dela eta, Kaia kaleko edukiontziak anbulatorio parera mugituko dira lanek irauten duten bitartean.