Arraun hitzorduz betetako asteburua dator Orio Arraunketa Elkartearentzat (OAE). Alde batetik, gaur hasi eta igandera arte, World Rowing Cup txapelketa jokatzen ariko dira nazioarteko selekzioak, Sevillan (Espainia), eta bertan, OAEko hiru arraunlarik hartuko dute parte: Koxme Burutaran Espainiako selekzioarekin lehiatuko da skiff bakarkakoan; eta Martin Gonzalez nahiz Marcos Sarraute Uruguayko selekzioarekin ariko dira binako laukoan.
Bestalde, bihar, larunbata, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako azken jardunaldia jokatuko dute Legution (Araba). Aldi berean, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketak izango dira, maila guztiak, absolutuak ezik, hauek jada jokatu zituztelako.
Azkenik, igandean, Gipuzkoako Traineru Txapelketak jokatuko dituzte Getarian. Orioko gizonen eta emakumeen traineruak lehian izango dira.