Kukuarri Asteko azken txanpa iritsi da. Atzo arratsaldean, haurrek eta gaztetxoek slick line saioaz gozatu zuten tirolinako parkean, alde batetik bestera saltoka. Asteburuan, berriz, egitarauko azken jarduerak eskainiko dituzte.
Alde batetik, bihar, larunbata, eskalada saioa egingo dute eliza inguruan, eta gainera, tirolina jarriko dute elizatik Herriko Plazara. Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean izango dute gaztetxoek jarduera horietan pate hartzeko aukera.
Igandean, berriz, Kukuarri Eguna ospatuko dute. Goizean goiz joko dute diana: 09:00etan, Herriko Plazatik abiatuko dira Kukuarri puntara, eta behin tontorrera iritsita, elizkizuna, salda eta pintxoak izango dira herritarren eskura.
Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.