Orioko Udalak antolatuta, ikasturteko azken ipuin kontaketa saioa egingo dute ekainaren 1ean, astelehenarekin. Ohi bezala, saioa HH3tik gorako haurrentzat izango da, eta parte hartzeko izena eman beharko da, liburutegian.
Beste saioetan bezala, Miriam Mendoza zarauztarra arduratuko da ipuinak kontatzeaz, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxean. Gehienez, 30 haurrentzako tokia izango da, eta itxaron zerrenda irekiko da.