Maiatzeko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar iluntzean

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 27a

Orioko udal zinegotziak, bozkatzen.

Bilkura, ohi bezala, 19:30ean hasiko da udaletxeko udalbatzar aretoan, eta atari honetan zuzenean ikusteko aukera egongo da. Bozkatuko dituzten puntuen artean dago 2026-2027ko dirulaguntzen plan estrategikoari buruzkoa. 

Orioko udalbatzak maiatzeko ohiko bilkura egingo du bihar, osteguna, 19:30ean hasita udaletxeko udalbatzar aretoan. Ohi bezala, saioa zuzenean atari honetan ikusteko aukera egongo da.

Udalbatzarrean honako puntuak bozkatuko dituzte:

  • 2026ko udal aurrekontuaren lehenengo hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
  • Kontu ematea, 404/2026 Alkate Dekretu bidez onarturiko udal aurrekontu propioaren 4/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2026-2027 dirulaguntzen plan estrategikoa.
  • Onartzea, egoki bada, Javier Iturriza Izeta eta Idoia Luluaga Etxeberriak aurkeztutako eskaria, udal hilerriko 68 zenbakidun panteoia adjudikatzeko, emakida administratibo erregimenean.
  • Eskariak eta galderak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide