Ikasturte amaierako festa antolatu du Saregilek ekainaren 11rako

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 27a

DJ Siwanaba, musika saio bat eskaintzen. (ETB)

Inguruko sendabelarrak ezagutzeko ibilaldia eta DJ Siwanabaren saioa antolatu ditu Saregilek ikasturteari agur esateko. Ekainaren 11n izango da hitzordua, eta parte hartu nahi duten herritarrek, dagoeneko eman dezakete izena. 

Ekainaren etorrerarekin batera, ikasturte amaierako festa antolatu du Saregile emakumeen etxeak. Hain zuzen ere, ekainaren 11n egingo dute arratsalde pasa ikasturteari agur esateko, eta horretarako, inguruko sendabelarrak ezagutzeko ibilaldia egingo dute Aiora Urbietarekin batera. Ondoren, mokaduak eta DJ Siwanabaren musika saioak girotuko dute hitzordua. 

Gainera, ikasturtean zehar egindako ekintzen argazkiak ere elkarrekin ikusiko dituztela aurreratu dute antolatzaileek. Hala, hitzordua elebiduna izango da, eta 17:00etan elkartuko dira Saregilen. Ekintzan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da galdetegi hau betez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide