Jon Sarasuak eta Mikel Artolak 'Hondoaz galde. Biderako sintesiak I' liburua aurkeztuko dute etzi

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 25a

Jon Sarasua eta Mikel Artola.

Galde-erantzunen bidez osatutako lana da, eta gizakiak bere buruari egiten dizkion galdera sakonak izan dituzte aztergai bi egileek. Aurkezpena zimitorioan egingo dute, asteazkenean, eta herritar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera. 

Jon Sarasuak eta Mikel Artolak elkarrekin idatzi duten Hondoaz galde. Biderako sintesiak I liburua aurkeztuko dute etzi, hilak 27, 19:00etan zimitorio zaharrean. Saio irekia izango da eta herritar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera.

Elkar argitaletxeak argitaratu du liburua, Eztabaida bildumaren barruan. Galde-erantzunen bidez osatutako lana da, eta gizakiak bere buruari egiten dizkion galdera sakonak izan dituzte aztergai bi egileek: zertarako gauden hemen, errealitateak hondorik edo norabiderik baduen, espiritualitatearen eta zientziaren arteko harremanak, edo gaur egungo munduaren baldintza berriak. Egileen asmoa da gai jasoak modu "hurbil eta ulergarrian lantzea, sakontasuna eta arintasuna uztartuz".

Bada, asteazkeneko aurkezpenean ere egileek landu duten elkarrizketa-formatua mantenduko dute, eta lanak proposatutako galderen inguruan, egileekin batera hausnartzeko aukera eskainiko du hitzorduak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide