Orio Arraunketa Elkarteak (OAE) historia egin du asteburu honetan. Hain zuzen ere, larunbatean Mutrikun (Gipuzkoa) irabazitako Mutrikuko XXIV. Banderari esker, klubak guztira mila garaipen erregistratu ditu.
Oriok hirugarren txandan parte hartu zuen estropada horretan, Zierbena, Donostiarra eta Hondarribiarekin batera. Hala, 20:06,54 denbora eginda, jardunaldiko ontzi azkarrena izan zen helmuga zeharkatzen. Atzetik jarraitu zion Donostiarrak, 20:17,59 denborarekin, eta hirugarren egin zuen Getariak, 20:19,06 denborarekin.
Garaipenez betetako ibilbidea
OAEk 1901. urtean eskuratu zuen lehen garaipena, eta geroztik, asko izan dira klubak irabazitako tituluak, banderak eta garaikurrak, tosta arraunketako mailan nahiz modalitate guztietan. Zehazki, gizonek 829 garaipen dituzte erregistratuta, eta emakumeek, berriz, 171.